XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRAKURKETA
Janariak prestatzen
Doinua: Andre Madalen.

Jarri gaitezen, txukun jantzita
sukaldariak bezala,
zikindu behar zaizkigu gure
soineko denak bestela.

Aurrekaldean mantala jantzi
eta buruan txapela,
denon artean egin dezagun
gaur bazkaltzeko pastela.

Arrautzesnea fruta-zatiak,
azukre eta irina
nahastu eta labe beroan
erretzen hartu tamaina.

Gerezi eta esne-aparrez
apaindu diogu gaina,
pastel ederra atera zaigu
oso goxo eta fina.

RAKRAK SAGUAREN ETXE BERRIA Rakrak sagua oso etxe berezi batean bizi zen, fabrika batean.

Bai, fabrika batean.

Eta fabrika batean bizi bazen, nola moldatzen zen han ondo bizitzeko? Non jaten zuen?

Rakrak pozik bizi zen, fabrika hartan nahiko toki zuen eta beretzat bakarrik, eta jatekorik ere ez zitzaion han falta.

Nola faltako zitzaion, bada, han bertan janariak egiten zituzten eta?.

Baserritarrek behiei jetzitako esnea ekartzen zuten fabrika hartara eta han, esne horrekin, gaztak, yogurtak, gurinak eta horrelakoak egiten zituzten.

Beste janari asko ere egiten zituzten, menbriloak, gozokiak, poteko melokotoiak, etab....

Guzti hauek baserrietan eta baratzetan bildutako frutekin egiten zituzten.

Beraz, Rakrak saguak bazuen non jana, eta ez zuen beste saguek bezala jendea bizi zen etxe batera joan beharrik.